1. |
Maskarada
06:02
|
|||
ikusten duzuna horixe naiz ni
-esaten dio maskarak
bere aurrean duenari-
ta izutzen zaituen guztia daukat
...nire atzean.
hizkutatua, lurperatua
atera ezinik bere nortasuna
uko eginik bere nortasunari.
egindakoa, egindakoaren
lekuko zikin eta isila
maskararen alde konkaboa.
hizkutatuta, lurperatutako
otsoak erraiak irensten ditu,
otsoak basaki ulu egiten du.
egindakoaren lekuko isila.
|
||||
2. |
Amaibako Itzulera
03:45
|
|||
ohetik at, arnas kea,
kafeinaren eraginez esna,
berriz ere.
amaibako itzulera
helburua asetzea da ala?
“nor zara? noren izenean?”
arrakasta lortu nuen,
agian ez da egia.
haiek maite naute.
amaibako itzulera,
besteen desioak bete.
“nor zara? noren izenean?”
lasai, salbu eta babesturik
dena lor dezaket,
ispiluan dago ni ez beste inor.
basoan barneratzen naiz,
piztiak bezala,
artaldetik erbesteratzeko prest.
|
||||
3. |
Pariah¡
02:48
|
|||
...eta lortu zuten eskuak
torlojuez zulatzea orduan;
utzi gintuzten hustuta
eta denboraren istripuan.
izerdi eta malkoen merkatariak.
maskur eta zaurien trafikariak.
pariah¡
...eta lortu dute burmuinak
akatsik gabe programatzea.
adi! matxura sisteman,
nahita eragindako istripua.
|
||||
4. |
Ez gara joango
04:01
|
|||
hemen, zuen bular gainean
diraugu harresia lez.
gose,
biluzik, zirikatuz,
olerkiak errezitatzen.
ez gara joango!
itzalen
zaindariak gara.
laranjondoenak,
olibondoenak.
gose,
egarri garenean
lurra jango dugu,
harria edango dugu.
ez gara joango!
bertan dago gure iragana,
orain odola labanaren ertzean,
bertan daukagu etorkizuna
garaitzapena lortzen dugunean
|
||||
5. |
Hariak
02:46
|
|||
ez dira hautsezinak hariak,
zuzentzen gaituztenak.
tenkatu itzazu
hautsi arte!
ispiluek arima xurgatuz
beldurra isladatzen ari dira.
panpinak apaintzen
begiak estaltzen dira.
panpinak apaintzen
odola pozoitzen ari da.
ez dira hautsezinak hariak,
zuzentzen gaituztenak.
|
||||
6. |
Komun zulo ilunetan
05:12
|
|||
gauza izan nahi dut
beti koloreak
ikusteko komun zulo ilunetan.
eta beste gau bat,
zeren bila noa?
zeren beharrean?
ezingo dut,
ez dut nahi izango
zorabioa sahiestu, baina...
senak bultzatuta
nire barrukoak irensten du dena,
ohiko mozorroa.
|
||||
7. |
Nexus 6
06:15
|
|||
beste leku batera joan aztarnaren bila.
bizi al da gorputzetan?
gizakiaz nazkatuta eta izarraren bila,
beharra haundia da eta
gure beharra.
eta beitu hor! replikanteak.
jabeak zirela uste zuten, morroi bihurtuta.
malkoaren sarraskia.
eta beitu hor! replikanteak.
besteak gara
besteak gara
besteak gara
beste replikanteak!
eta beitu hor! replikanteak.
gizakiaz nazkatuta eta izarraren bila...
[AMILDEGIA]
hemen babesarik al dago? -hemen galdezka-
salto egiten dut orain desberdintzeko
bizirik ala hilda nagoen,
leku berean erortzeko.
hemen babesarik al dago une honetan?
jauzi honetan?
hemen babesarik al dago jauzi honetan?
bide bakarra agian, amildegia.
grabitateari esker, erraietatik lotuta.
bihar jakingo dut erortzea dela bidea...
agian...
|
Streaming and Download help
If you like HIENA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp